Berriak

Balantze ona “Aisiaren aurkikuntza” erakusketari lotutako azken jardueran

Berrogei neska-mutil baino gehiago bertaratu ziren Euskal Museoko klaustrora, jolasak partekatzeko, bola-jokoan nork irabazten zuen ikusteko, uztaia gerrian biraka denbora gehien nork mantentzen zuen ikusteko edota soka-saltoan nor aritzen zen denbora gehiagoan ikusteko.


Helburu nagusia aisialdi-tarte bat era dibertigarri eta atseginean igarotzea zen, bai eta parte-hartzaileek euren artean harremanetan jartzen ikastea ere, dibertsioaren eta entretenimenduaren bitartez. Dagoeneko bukatu den erakusketan ikusi dugunez, aisialdia gure arbasoen eguneroko bizimoduaren parte ere bazen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gure jarduerez gozatzera Museora etorri diren guztiei.