Merkatariak eta Merkatu-gaiak

Merkatariak eta Merkatu-gaiak

2011(e)ko Urriaren 11a - 2011(e)ko Abenduaren 21a

XVI. mendearen hasieran, eta Burgosko hiriak sortutako lehiaren aurrean, Bilboko hiribilduko merkatari eta marinelek Gaztelako Koroari eskatu zioten merkataritza-gaiei buruz zuten aginpidea eta jurisdikzioa berresteko. 1511ko ekainaren 22an Joana erreginak emandako erantzun bidez, eta pribilegio gisa, Kontsulatua, Kontratazio Etxea, Itsasoko eta Lurreko Gizonen Epaitegia, eta Bilboko Uniber tsitatea sor tu zen.

Kontsulatua Hiribilduko gobernu politiko eta ekonomikoaren menpe geratu zen, nahiz eta 1531tik zegoen bertako Ordenantzen menpe. Ur teekin, arau horiek berrikusi eta aldatu egin ziren, eta, horrela, 1737ko Ordenantzen kodifikazioari esker, Itsas Merkataritza Zuzenbideko iturri gisa hartu ahal izan ziren.

Kontsulatua bi jende eta jarduera motak osatzen zuten: alde batetik, itsasontzietako maisuek eta kapitainek, eta, bestetik, merkatariek eta tratulariek, hau da, merkantzien jabeek. Bilboko portuaren bitartez, Gaztelako artilea eta euskal burdina Flandes, Ingalaterra edo Frantziara esportatzen zen.

Modu horretan, Bilbok ate gisa jardun zuen, ehungintzako manufakturekin (zapiak, zetak, mihiseak...) negoziatzen zuen merkataritza europarrarentzat. Era berean, aipatutako manufakturez gain, kontsumo-ondasunen, luxuzko gauzen eta artelanen gaineko negozioa ere eratu zen. Beraz, merkataritzari esker, ideien, moden, gustuen eta estiloen mugimendua sortu zen, bai eta artistena eta tailerrena ere.

Bilboko Kontsulatua 1830ean desagertu zen, 1829ko Merkataritza Kodea indarrean sartu zenean.

1872an, Portuko Lanen Batzordea eratu zen, eta, modu horretan, abian jarri zen Bilboko itsasadarraren eraldaketa handia: Portugaleteko barra, itsasadarraren bideratzea eta Uribitarteko kaiak oso mugarri garrantzitsuak izan ziren eraldaketa horretan. Handik denbora gutxira, 1886ko maiatzaren 28an, Bilboko Merkataritza Ganbera eratu zen.