Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museooan berriz

Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museooan berriz

2013(e)ko Uztailaren 2a - 2013(e)ko Abuztuaren 31a

Udaro bezala, uztailean eta abuztuan, Euskal Museoko klaustroak hiriko Erraldoi eta Buruhandiak hartuko ditu, gazte zein helduen gozamenerako.
Terentzio jaun dotoreak, bikornioa buruan, ongietorria emango die Miguel Unamuno plazara hurbiltzen diren guztiei, eta klaustrorako bidea erakutsiko die. Bertan, José Ignacio Urbietak 1988an eraikitako hamabi Erraldoiak, Antonio Moreno “Pichichi”-k eta bere emazte Linak osatzen duten bikotea (1998), eta jai-taldea osatzen duten egungo hamar Erraldoiak izango dira.
Aste Nagusian, Gurutze kaleko 4. zenbakian dagoen klaustroa ireki egingo da, Erraldoiak eguneroko ibilaldian dantza egitera atera daitezen Zazpi Kaleetatik zehar, maskuriak eskuan dituzten buruhandiekin batera.

Zain gaituzue!!

Laguntzaileak:
Bilboko Udala. Jaietako Saila
Bizkaiko Gaiteroak
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
Renfe