Galindez missing

Galindez missing

2006(e)ko Maiatzaren 17a - 2006(e)ko Ekainaren 30a

50 urte igaro dira Jesus Galindez Suarez Manhattan-eko (New York) bere apartamentura zihoala desagertu zenetik. Euzkadiko Gobernuaren erbesteko ordezkaria eta, Francoren erregimena borrokatzeko, nazioarteko sostenguen bilaketan oinarritutako atzerri-politika baten adierazgarri nagusia zen. Ikerketa guztiek seinalatzen dute bahiketaren eta ondorengo erailketaren ustezko antolatzailea Rafael Leonidas Trujillo dominikar diktadorea izan zela.

“Missing Galíndez” erakusketaren asmoa haren bizitza labur baina trinkoaren alderdiak nabarmenaraztea da. Izaera ausarta, legelari-prestakuntza, literatura-zaletasuna, militantzia abertzale eta demokrata, zapalduen eskubideen eta askatasunen alde egin zuen lana …

Euskadiren azken aldiko historiako pertsona giltzarrietako baten gainean inoiz egin den erakusketarik handiena da.