JULES VERNE. Bidaia Harrigarriak

JULES VERNE. Bidaia Harrigarriak

2005(e)ko Azaroaren 29a - 2006(e)ko Urtarrilaren 29a

“1872. urtean, Saville Row-ko 7. etxean, Burlington Gardens-en (non Sheridan hil baitzen 1814an), Phileas Fogg bizi zen, ..........” Horrelaxe hasten da “Munduari itzulia 80 egunetan” kontakizuna, Jules Verne idazlearen eleberririk ezagunenetakoa. Hain zuzen ere, aurten betetzen da Jules Verne hil zeneko mendeurrena.

1828an Nantesen jaiotako idazle honek 65 eleberri idatzi zituen. Eleberri horietako lehenengoa, 1863an “Bost aste globoan” izenburupean argitaratu zena, Bidaia Harrigarrien barruko lehen aroan idatzi zituen liburuetako bat da. Aro horretakoak dira baita “Lurraren bihotzeraino” eta “20.000 legoa ur azpitik”.

Vernek, gainezka egiten zion irudimenaren eta ideia jenialen bitartez, ilargirainoko bidaia batean eraman gintuen bere “jaurtigai-bagoian”; ozeanoaren sakonera eraman gintuen “Nautilus” urpekarian; eta “Albatros”-a erakutsi zigun, hau da, Robur konkistatzailea obran agertzen den helikoptero-moduko bat. Era berean, lurrari itzulia hiru hilabete baino denbora laburragoan eman ahal izatea –Suez-ko Kanala ireki ondoren 1868 eta 1879ko prentsa-artikuluetan mintzagai izan zena–, akuilua izan zen “Munduari itzulia 80 egunetan” eleberria idazteko.

Egia da, bai, ingeniari eta asmatzaile askok Jules Vernek asmatutako deskribapenak erabili izan dituztela oinarri gisan XX. mendeko aurrerapenetako asko sortzeko. Horiek horrela, esan beharra dago gure pertsonaia, oroz gainetik, munduko bazter guztietako hainbat irakurle-belaunaldiren irudimena piztu izanaren erantzulea dela. Jules Vernek lurraren erraietaraino joateko aukera eman digu, bere aparatu ezin sinetsizkoekin gure planetako bizia osatzen duten lau gaiei desafio egin die (ura, airea, lurra eta sua) eta lortu du hala gazteek nola nagusiek unibertso horietan barneratu nahi izatea, bere pertsonaia literarioek egiten duten bezala.

Erakusketa honen bitartez, bada, egile atenporal hau omendu nahi dugu. Horretarako, hainbat gailu jarri ditugu ikusgai, idazleak deskribaturiko ibileretara eramango gaituztenak eta oroz gainetik gure irudimena libre utziko duen espazio-denbora batera garraiatuko gaituztenak; hala, nagusiek beren gaztaroko irakurketak gogora ekartzeaz gainera, gazteak Verneren sormen-lanetan sakontzera bultzatu nahi genituzke.

FILM-EMANALDIAK. Euskal Museoa. Proieklzio aretoa. 11:30. Sarrera dohan.

"Viaje al centro de la tierra" (1960)
Gaztelaniaz, 101 min
06-7-1

La vuelta al mundo en 80 días (1956)
Gaztelaniaz, 167 min
05-29-12

La isla misteriosa (1959)
Gaztelaniaz, 132 min
05-17-12