EKIN HARRIARI. Historiaurreko tresnak

EKIN HARRIARI. Historiaurreko tresnak

2003(e)ko Abenduaren 30a - 2004(e)ko Apirilaren 25a

(...) ezer gutxi da antzinako aro haietaz dakiguna (...), herri primitiboen bizitza sozial, intelektual eta moralaz eta beren sinesmen eta hileta-erritoez (...) ezagutzen duguna; baina haiek erabiltzen zituzten harri landuzko tresnak eta armak aurkitu dira, eta harri horietan ikusi dituzte jakintsuek gizonaren eskuek utzitako aztarna nabariak, hots, bere inteligentziaren zantzua hain tresna baldarretan islatuta.

Barandiaran tar Jose Migel

Utzi presak alde batera eta etorri lasai erakusketa honetara, hartara, erakusgaiei begiratzeko astia hartuko duzu eta, begiratu ahala, imajinatzeko eta hausnartzeko aukera izango duzu. Ibilbidea bukatutakoan, harrizko tresnen 2.000.000 urteko eboluzioa ezagutuko duzu. Izan ere, gizakiek harrizko tresna horiei esker biziraun dute.

Zer da? Zertarako erabiltzen da? Nola erabiltzen da? Noizkoa da? Horra hor zerbait ezagutzen ez dugunean bururatzen zaizkigun galdera batzuk. “Ekin harriari. Historiaurreko tresnak” aldi bateko erakusketa honetan, Museoak erantzun erraz eta lauak eman nahi dizkie galdera horiei.

Erakusketak hainbat atal ditu. Lehenak lehengaien berri ematen digu, hots, zein harrirekin fabrikatu ziren tresna hauek eta zein mota eta jatorritakoak diren, zeren, batzuetan, harrion jatorria aztarnategietatik ehun bat kilometrora baitago.

Bigarren atalean tresna hauen Historiaurreko fabrikazio faseak ikus ditzakegu: hasieratik (duela 2.000.000 urte baino gehiagotik), hots, pare bat kolperekin aho zorrotza lortzen zenetik hasi eta teknikarik konplexuenetaraino iritsiko gara, duela 40.000 urtetik aurrera erabili zirenetaraino alegia.

Hirugarren atalean ikertzaileek Historiaurreko tresnen erabilera ikertzeko erabiltzen duten metodo bat ezagutuko dugu.

Historiaurreko tresnetan ageri diren aztarnak eta erreferentziazko programa esperimental batean sortutakoak erkatzean datza metodoa.

Azkenik, laugarren atalean tresna mota desberdinak ikus ditzakegu. Tresna hauek Erdi Paleolitotik Brontze Aroraino erabili ziren ehizatzeko, animaliak zatikatzeko, larrua ontzeko, hezurrezko eta adarrezko tresnak egiteko eta zura eta beste material batzuk lantzeko.

Erakusketa honetan ikusgai dauden tresnak Bizkaiko aztarnategi arkeologikoetakoak dira eta Museo honetan gordetzen dira.

Erakusketa hau antolatzeko, Museoak ikertzaile eta profesionalez osatutako talde baten lankidetza izan du.

Hona hemen taldekideak:
Mikel Aguirre
José Luis Arribas
Eduardo Berganza
Jesús Emilio González Urquijo
Juan José Ibáñez
Juan Carlos López Quintana
Andoni Tarriño

JARDUERAK

IPUINKONTARI

Egunak: 2003ko abenduak 20,27 eta 2004ko urtarrilak 3
Ordua:11:30
Taldea: APIKA

TAILER ELEBIDUNAK

Begirale espezializatuek zuzenduko dituzte tailer hauek. Ikasleek silexa nola zizelkatzen den eta Historiaurrekoek erabili zituzten tresnak nola fabrikatzen ziren ikusi ahal izango dute. Silex eta mineral baten laguntzaz sua nola pizten den erakutsiko zaie.
Data: urtarrilaren 14, 21 eta 28an // otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean
Ordua : goizeko 11:30ean

ZIZELKATZE ERASKUKETA

Mikel Aguirre Antoliñako Koba (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia) arkeologi aztarnategiko erauzketen zuzendariaren eskutik.
Data: urtarrilaren 13, 20 eta 27an // otsailaren 3, 10, 17 eta 24an
Ordua : goizeko 11:30ean

DOAKO BISITALDI GIDATUAK

Asteartetik ostiralera. Ordu erdikoak izango dira eta aldez aurretik hitzartu behar dira 94 415 54 23 telefonoan.
Ordua: 11:00etan – 13:30ean eta 15:30ean

Jarduera guztiak Museoko lokaletan egingo dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 415 54 23 telefonora