ASTE NAGUSIA 40 URTE

ASTE NAGUSIA 40 URTE

2018(e)ko Abuztuaren 17a - 2018(e)ko Irailaren 17a

 

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dagoen erakusketa honek Aste Nagusiaren historia agertzen du, arretaz

aukeratutako argazkien bidez, jaien berrogei urteko ikurrak eta garrantzizko uneak gogoratzeko eta ezagutzeko

 

Bilboko Alkateak ireki ditu esposizioaren ateak

Erakusketa Euskal Museoan egongo da irailaren 17ra arte

 

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak, Itziar Urtasun, Jaietako zinegotziarekin eta Jaietako Batzorde Mistoko ordezkariekin, uriari eta Bilboko Aste Nagusiari lotutako beste pertsona batzuekin batera, Euskal Museoan irailaren 17ra arte egingo den “Aste Nagusia 40 urte” izeneko erakusketa bisitatu du.

 
Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dagoen erakusketa honek Aste Nagusiaren historia agertuko du irudien bidez. Arreta handiz aukeratutako argazkiek abagunea emango digute jaien berrogei urteetako ikurrak eta garrantzizko uneak gogoratzeko eta ezagutzeko. Jai-esparruen eta txosnen bilakaera, txupineraren eta pregoilariaren irudia, lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak, antzerkia, zirkua…sokamuturra, zezensuzkoa, goitibeherak…eta bilbotarren buruetatik ezin ezabatuzkoak diren oroipenak, 1983ko uriolak, esaterako.
 
“ASTE NAGUSIA 40 URTE” erakusketak honakoak azpimarratu nahi ditu: su artifizialak, 1978tik honako jaietako kartelak, baita Marijaia ere, jaietako pertsonaia nagusia (beronen azken hamar urteetako erreplika bat dago), erraldoiak eta buruhandiak, konpartsen eginkizuna eta Udalaren lana, ezinbestekoa Aste Nagusia urtez urte errealitate bihurtzeko.

 

 

Euskal Museoa Bilbao

Unamuno plaza, 4

Metro zazpi kaleak (Unamuno irteera)