Mendi bete diru

Mendi bete diru

2018(e)ko Azaroaren 29a - 2018(e)ko Abenduaren 31a

 

 

Abenduaren 31era arte Bilboko Euskal Museoan Mendi bete diru erakusketaz gozatu ahal izango da, Bilbao Mendi Film Festival- eko jarduera lez. Euskal Mendizaletasunaren Museoak (EMMOA) sortutako erakusketa da, eta mendi gaietan oinarritutako mundu osoko bankuko billeteak jartzen ditu ikusgai.

 

 

MENDI BETE DIRU

 

Zenbait mendiren siluetak oso bereziak dira, eta, horren eraginez, gailur horiek herrialde horretako nortasun-ikur eta sinbolo bihurtu dira. Everest, Cervino, Mont Blanc, Ararat, Kilimanjaro, Triglav eta beste mendi askoren kasua da. Eta ikur bilakaturik, alpinismoaren berezko erromantizismotik oso urruneko euskarrietan ere islatu izan dira gailur horiek, hala nola bankuko billeteetan.

Bildumazaleek notafilia esaten dioten adar batean oinarrituta, erakusketa hau munduko mendietan barnako bidaia original bat da, 66 herritan jaulkitako bankuko billeteak euskarri hartuta eginikoa, gailurrez gailur eta mendilerroz mendilerro.

 


 

BILBOKO EUSKAL MUSEOA

Azaroaren 29tik abenduaren 31era

Miguel Unamuno Plaza, 4

 

BISITA GIDATUA 

Abenduak 12 asteazkena

18:00etatik 19:00etara