Berriak

2015eko ONDAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

Ondaren Europako Jardunaldiak herritarrek parte hartzeko irekia dauden egunal dira. Urtero antolatzen dira 1991z geroztik Europako Kontseiluaren ekimenez Europar Batasunarekin elkarlanean. Udazkenean egiten dira Europa osoan herritarrak eta ondarea lortzeko funtsean Ondarea zabaltzeko ekintza honetan parte hartzen duten estatu kideak 50 baino gehiago dira.

Aurtengo gaia: Burdina


Euskal Museoak aurkezten du:

BURDIN BILA | Bisitaldia eta gymkana | Urriak 17

Jarduera horrek, erakusketa iraunkorraren bisitaldia eta familian egiteko bisitaldia/jokoa elkartzen ditu. Bizkaiko burdinara hurbilduko gaituzten elementu batzuk hautatuko dira, burdinak gure bizitzetan duen eta aurreko belaunaldien bizimoduetan izan zuen garrantziaz jabe gaitezen. Aldi berean, burdin mea desberdinak erakutsiko zaizkie umeei, eta horiek ukitzeko aukera izango dute. Bisitaldiaren ondoren, parte-hartzaileek (arrasto- orri batez, lupa batez, iman batez eta azkoin batez hornituta) erakusketan ezkutatuta dauden elementuak bilatuko dituzte eta igarkizunak asmatuko dituzte.

Elkargunea: Euskal Museoa / Museo Vasco (Unamuno Plaza 4). Eguna eta ordua: Urriaren 17a, larunbata. 11:30ean (ordu bete inguru iraungo du). Antolatzailea: Euskal Museoa / Museo Vasco. Informazioa eta erreserbak: 944 155 423, press@euskal-museoa.org, leku-kopuru mugatua. 

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN