Berriak

“BIZKAIKO MUSEOAK” WEB ATARI BERRIAREN AURKEZPENA

Atzo, urriaren 20an (asteartea), Bizkaiko Museoen web atari berria gizartearen aurrean aurkeztu zen Euskal Museoan.

Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako foru diputatua, eta Asier Madarieta, Bizkaikoa erakundearen zuzendaria, arduratu ziren atari berria plazaratzeaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean. Ekitaldian, Bizkaiko museoetako hogei bat ordezkarik ere hartu zuten parte.


“Bizkaiko Museoak” Bizkaiko museo guztiak lehen aldiz batzen dituen online plataforma da. Webguneak, guztira, Bizkaiko 30 museo eta 6 ondare-gune biltzen ditu, erabiltzaileei bisita planifikatzeko behar duten informazio guztia emateko.

Bilaketa-tresna erraz baten bidez, hainbat museoren gaineko informazioa eskura izateaz gain, erabiltzaileek euren bidaiak planifikatzeko aukera izango dute, “Ibilbideak Bizkaian” izeneko sailari esker.

Web atari garrantzitsu eta erabilgarria, bisitari gehiagorengana heltzeko, eta, foru diputatuak adierazi bezala, “gure ondare kulturalerako sarbidea”. 

 

Infomazioa guztia: http://museoak.bizkaia.eus