Gernika, hazia, mundu osoarako argia

Gernika, hazia, mundu osoarako argia

2007(e)ko Uztailaren 13a - 2007(e)ko Irailaren 30a

Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena dela eta, Baionako Euskal Museoak eta Bilboko Euskal Museoak erakusketa bat antolatzen dute batera, “GERNIKA, hazia mundu osorako argia” izenburupean. Erakusketa honen gaia Gernikak historian barrena izan duen adiera eta esangura da: Euskal Herriko hiriburu espiritualaren irudia izatetik gerraren basakeriaren aurkako ikur unibertsala izatera.

Erakusketa hau hiru ardatz nagusiren inguruan taxutu da:

GERNIKA

Euskal Herriaren nortasunaren eta askatasunen ikurra

Lehenengo partean, euskal zuzenbidearen berezitasuna –Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetako foruetan bildutako usadio eta ohituretan oinarritua- eta Gernikako Arbolak, euskaldunen haritza sakratuak, haren askatasunen ezaugarri gisa duen garrantzia aurkeztuten dira.

BONBARDAKETA

1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa

Bigarren parte honetan, Gernikako bonbardaketa erakutsi nahi dugu Espainiako gerra zibilaren eta ondorengo Europako tragediaren testuinguru orokorrean. Horretarako, gerrako bi aldeetako zein nazioarteko prentsa erabiltzen dugu, gertakari historikoari eta haren ondorioei buruz argitaratu ziren bertsio desberdinak aztertzeko.

IKUR UNIBERTSALAREN SORRERA: Gertakari historikoa gainditzen duen ikur unibertsalaren sorrera

Atal honetako protagonista dugun “Guernica” izenburuko tapiza René eta Jacquelin Dürrbach senar-emazteek egin zuten Pablo Picasso lankide zutela, 1937an margotutako jatorrizko olio-pinturan oinarriturik.

Espainiako Errepublikako Gobernuaren enkarguz, pintoreak Parisko Arteen eta Tekniken Nazioarteko Erakusketa burutzen zuen bitartean, haren bikotekide Dora Maar-ek egindako argazkiak ere ikusgai ditugu.

Bestalde, tapizarekin batera ikusgai ditugu halaber Picassoren “Guernica”ko zaldian oinarrituta Jorge Oteiza eskultoreak egindako lanak, Nestor Basterretxea eskultoreak bonbardaketari buruz egindako proiektu bat, eta gerraren indarkeria indiskriminatuaren aurkako erreakzio gisa sortutako hizkuntza unibertsal hau aztertzen duten beste hainbat elementu.