• DENDA
  • SARRERAK

Ordutegiak eta tarifak

Ordutegiak

Gaur zabalik

10:00 - 19:00

  • Azken sarrera: ateak itxi baino ordubete lehenago.
  • Aretoak hustea: ateak itxi baino 15 minutu lehenago.

Ordutegi orokorra

  • 10:00 - 19:00
  • Itxita
  • 10:00 - 14:00

Urtero itxita:

Urtarrilaren 1ean eta 6an, abenduaren 24, 25 eta 31n

Ordutegia aldatu egin daiteke aldi baterako erakusketen edo ekitaldi berezien arabera. Kontsultatu gure sare sozialak edo jardueren agenda informazio eguneratua jaso nahi baduzu.

Ordutegia egun berezietan

Urtarrilaren 1ean eta 6an, abenduaren 24, 25 eta 31n

Tarifak

  • Sarrera orokorra 10,00€
  • Murriztua 5,00€
    • 26 urte arteko gazteak
    • 65 urtetik gorakoak
    • 10 pertsona baino gehiagoko taldeak
    • Ikasleak
    • Familia ugaria

Doakoa

  • Museoaren Eguna (asteazkenero)
  • Museoaren lagunak
  • 18 urtetik beherakoak
  • Legezko langabezia-egoeran dauden pertsonak
  • Irakasle-txartela
  • ICOM-ICOMOS txartela
  • Komunikabideetako profesionalak
  • Desgaitasuna duten pertsonak (eta haien laguntzailea)

Tarifa murriztuak edo doakoak erabili ahal izateko, egiaztagiria aurkeztu behar da.

* 12 urtetik beherako haurrak heldu batekin etorri beharko dira, eta pertsona horrek bere sarrera erosi beharko du. Heldu bakoitza gehienez ere 12 urteko bost adingaberekin sartu ahal izango da.

20 pertsona arteko taldeak

Ohiko galderak

Non eros ditzaket sarrerak? 

Sarrerak aurrez aurre eros ditzakezu museoko txarteldegian, edo online esteka honen bidez. 

Nahi bestetan irten eta sartu naiteke sarrera berberarekin? 

Ez. Sarrerak museora behin bakarrik sartzeko baimena ematen du. 

Sarreraren prezioa desberdina da webgunearen bidez edo museoko txarteldegian erosiz gero? 

Ez, prezioa bera da bi kasuetan. 

Sarrerak itzultzea eska daiteke? 

Ez. Salmenta-baldintzen arabera, behin erosketa eginda ez da itzulketarik egiten. Museoari
egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematea posible ez denean baino ez itzuliko
ordaindutakoa, erosketa egin zen bide beretik.

Aurretik erreserba egin behar da?

Ez da beharrezkoa, bisita gidatuen kasuan izan ezik; izan ere, plazak mugatuak dira eta edukieraren mende daude.