BILBAO BIZKAIA MUSEOAK, S.L. (EUSKAL MUSEOAREN ETA ARTE BERRREGINEN MUSEOAREN ERAKUNDE KUDEATZAILEA), datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legeria betetzen (2016/679 Europako Erregelamendua eta gainerako garapen-araudia) eta informazioaren gizarteko zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren arloan dagoen araudia (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) direla-eta, web honen bidez egiten diren eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza orokor hauen berri ematen dizugu: www:bbmuseoak.eus
1. Legezko datuak
2. Jabetza intelektuala
Webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektualaren eskubideak BILBAO BIZKAIA MUSEOAK enpresaren titulartasunekoak dira.
Erabat debekatuta dago orri hau aldatzea.
BILBAO BIZKAIA MUSEOAK enpresak ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazio edo aldaketen ondoriozko erantzukizunik. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK enpresak ez du inolako lizentziarik edo baimenik ematen jabetza industrialeko eta
intelektualeko eskubideen gainean edo webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.
Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea, jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimena eskatu gabe. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta BILBAO BIZKAIA MUSEOAK enpresaren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei eragindako kalteek dagozkion ekintzak gauzatzea ekarriko dute, eta, hala badagokio, baita jarduera horren ondoriozko erantzukizunak ere.
3. Erabiltzeko baldintza
4. Jasotako informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunea, zerbitzuak edukiak bere erantzukizun esklusiboaren pean erabiltzen dituela.
Bai webgunera sartzea, bai bertan dagoen informazioa erabiltzea, egiten duenaren erantzukizun esklusiboa dira. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK ez du inolako ondorio, kalte edo galerarik izango informazio hori eskuratzetik edo erabiltzetik erator daitekeenean, ez eta edozein iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresarial babesteko haietaz egiten den aplikaziotik etor daitekeenean ere. BILBAO BIZKAIA MUSEOAK ez du bere gain hartzen webean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako erantzukizunik.
5. Datu pertsonalen babesa
BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, betiere datuen babesaren arloan aplikatzekoa den legeriaren barruan, zehatzago esanda, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Horretarako, teknologiaren egoera, datuen izaera eta datu horien erabileran izan daitezkeen arriskuak kontuan hartuta, erakunderi emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu.
BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeak eskainitako zerbitzuren bat eskuratu ahal izateko datu pertsonalak eman behar badira, datu horien tratamenduaren oinarriak hauek izango dira:
- kontratuzko/hitzarmenezko harremana egotea: jardueren bezeroen, hornitzaileen, langileen, obren dohaintza/gordailu/erosketen, espazioen alokairu/lagapenen, ikertzaileen, bekadunen datuak.
- interes publikoarekin egindako eginkizun bat betetzea edo BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeari aplikatu beharreko araudiak esleitutako eskumenak eta funtzioak gauzatzea, eta horien barruan sartzen dira, besteak beste, kontratazio publikoa eta bideozaintzako irudien tratamendua.
- BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeari araudi aplikagarriaren arabera eska dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzea.
- interesdunaren baimena, gure erakundearen jarduerak zabaltzeko informazio-betebeharra betez Museoaren Lagunen atalaren bidez datuak jasoz.
- interes legitimoa: instalazioetarako sarbideen kontrolari buruzko datuak.
Datu pertsonalen tratamenduaren helburuei, oinarri juridikoei, hartzaile posibleei eta kontserbazio-epeei buruzko informazioa BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundearen web-orrian eskura daitekeen informazio osagarrian aurki dezakezu, edo bestela, Tratamendu-Jardueren Erregistroan.
Nolanahi ere, BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundearen pribatutasun-politikak erabiltzaileari bere eskubideak baliatzeko aukera bermatzen dio: interesdunaren datu pertsonaletara iristea, datu horiek zuzentzea edo ezabatzea, edo datu horien tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasunerako eskubidea, edo tratamenduaren aurka egitea, eta interesdunak beti baliatu ditzake eskubide horiek.
- posta arruntez, helbide honetara zuzenduta: BILBAO BIZKAIA MUSEOAK, MIRASOL KONDEA 2, 48003 BILBO
- posta elektronikoz: info@bbmuseoak.eus
Era berean, erabiltzaileak Kontrol-Agintaritzari erreklamatzeko eskubidea erabil dezake: Datuak Babesteko Euskal Agintaritza (www.avpd.eus)
6. Cookien politika
Uztailaren 11ko 34/2002 Legean, 2016/679 Erregelamenduan (EB) eta gainerako garapen-araudian xedatutakoa betez, jarraian erabiltzaileen gailuetan datuak biltegiratzeari eta berreskuratzeari buruzko informazioa ematen da.
Cookieak erabiltzailearen terminal-ekipoan datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko erabiltzen diren gailuak dira, informazioa biltegiratzeko eta aurrez biltegiratutako informazioa berreskuratzeko.
Erabiltzaileak, web-orrian sartzean ezarritako konfigurazio-panelaren bidez, cookieak erabiltzeko baimena onartu, ukatu edo atzera bota ahal izango du. Hirugarrenen cookieak onartuz gero, nabigatzailearen aukeren bidez edo hirugarren horiek emandako sistemen bidez ezabatu beharko ditu.
Webgune honek honako cookie hauek erabiltzen ditu:
1- Beharrezko cookieak: webgunearen oinarrizko funtzionamendua ahalbidetzen dute, nabigazioa eta webgunearen eremu seguruetara sartzea posible bihurtuz. Web-orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek gabe.
Usercentrics A/S
Cookiebot Baimena Kudeatzeko Plataforma (CMP) izeneko tresna teknologikoa da eta bere funtzio nagusia da BILBAO BIZKAIA MUSEOAK erakundeari legezko gardentasun-betebeharrak betetzen eta cookieak biltegiratzeko baimena lortzen laguntzea da.
Gehieneko biltegiratze-iraupena: erregistratu eta 12 hilabetera ezabatzen dira modu jarraituan, edo berehala Cookiebot CMP kontua baliogabetzen bada.
Mota: HTTP cookiea.
Datuen nazioarteko transferentziak: transferentziak egin ahal izango dira Europar Batasunetik edo Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko hirugarren herrialdeetara, hala nola Estatu Batuetara, Data Privacy Framework-ren esparruan, Erresuma Batura, babes-maila egokiarekin aitortua, eta Singapurrera. Ondore horretarako hornitzaileak adierazten du transferentzia horiek bermatzeko, beste mekanismo batzuen artean, Europako Batzordearen motako kontratu-klausulak edo arau korporatibo lotesleak erabiliko direla.
Hornitzaile honi buruzko informazio gehigarria:
www.cookiebot.com/es/privacy-policy/
2- Portaeraren araberako publizitate-cookieak: webguneetako erabiltzaileen jarraipena egiteko erabiltzen dira, erabiltzaile bakoitzarentzat garrantzitsuak eta egokiak diren iragarkiak erakusteko; horrela balio handiagoa dute editoreentzat eta hirugarren iragarleentzat.
2.1- Google Ireland Limited
_ga
Bisitariaren gailuari eta bere portaerari buruzko datuak Google Analyticsera bidaltzeko erabiltzen da. Bisitaria marketin-gailuen eta -kanalen bidez arakatzen du.
Gehieneko biltegiratze-iraupena: 2 urte.
Mota: HTTP cookiea.
Datuen nazioarteko transferentziak: transferentziak egin daitezke Estatu Batuetara Data Privacy Framework-ren (DPF) esparruan.
_ga_#
Bisitariaren gailuari eta bere portaerari buruzko datuak Google Analyticsera bidaltzeko erabiltzen da. Bisitaria marketin-gailuen eta -kanalen bidez arakatzen du.
Gehieneko biltegiratze-iraupena: 2 urte.
Mota: HTTP cookiea.
Datuen nazioarteko transferentziak: transferentziak egin daitezke Estatu Batuetara Data Privacy Framework-ren (DPF) esparruan.
Hornitzaile honi buruzko informazio gehigarria:
business.safety.google/privacy/
2016/679 Erregelamenduak (EB) eskatzen duen informazio gehigarria pribatutasun-politikan, web-orrian argitaratutako datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazio gehigarrian edo, hala badagokio, Tratamendu-Jardueren Erregistroan kontsultatu ahal izango da.
7. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeek arautzen dute.
Baldintza horiek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzailea bizi den lekuko auzitegietan ebatziko da.