Pieza angeluzuzena, tortzal-sarez egina eta hari berdez zein beixez estalia. Urre-koloreko brodatu metalikoak ditu alde bietan: ezkutuak, inskripzioak, emakumeen irudiak, oreinak eta paumak. Metal-hariz eta aplikazioz egindako erremateak ditu. Dohaintza-emaileak adierazi zuenez, soinean eraman zuen senargaiak bere ezkontza-egunean.