Burdina forjatuzko atea, bi orri zabukarikoa, arku konopialez errematatua eta txapa zulatuz apaindua. Elkarri gainjarrita daude txapak, eta motibo geometriko gotikoak dituzte. Sarraila eta giltza ditu. Bizkaiko Mendexa herriko San Pedro elizako sagrario exentuaren zati bat da, eta, gaur egun, Bilboko Santiagoren katedralean dago.
Galeria