• DENDA
  • SARRERAK

Hautetsontzia 

Hautetsontzia 

Kutxa angeluzuzenaren forma duen hautetsontzia. Bi konpartimentutan dago banatua, eta tapa lerrakorra du, non etxe bat eta itsasontzi bat ageri baitira, lerro batez bereizita. Bizkaiko Lekeitio herriko San Pedro Kofradiak erabiltzen zuen, eguraldi oso txarra egiten zuenean itsasoratu (itsasontzia) ala lehorrean (etxea) geratu erabakitzeko. 

  • Irudikatutako lekua: Bizkaia
  • Obra mota: Kutxa
  • Aroa: XVIII

Galeria

Galeria

Obraren fitxa

  • Inbentario zk./Siglak: AAAA/1074
  • Data: XVIII. mendekoa
  • Teknika eta euskarria: Kaoba-zur polikromatuz egina
  • Neurriak: 8,5 × 25,5 × 10 cm-koa
  • Sarrera-data eta datuak: Resurreccion Maria Azkue Aberasturi jaunaren dohaintza (1926)