Ezagutu bildumako obren kontserbazio, zaharberritze,
muntatze eta lekualdatze prozesuak ikus-entzunezko
artxibo honen bidez.
05:47 min.
Butroe ibaiaren arrotik datorren euskal ohe baten burua eta ohezerua zaharberritu aurretik eta ondoren. Esku-hartzea partzialki egin da, aurreko egoeraren eta zaharberritzearen ondorengo emaitzaren arteko kontrastea erakusteko asmoz. Bideo honetan haren jatorrizko polikromia berreskuratzeko prozesua ikus dezakezu: aldatutako bernizak kentzea, gainazalaren garbiketa kontrolatua eta hutsuneen berrintegrazio kromatikoa, kontserbazio- eta itzulgarritasunirizpideak uneoro errespetatuz. Lan hau Euskal Museoaren dibulgazio-jardueren barruan kokatzen da, eta bisita daitekeen biltegiaren bidez, normalean ezkutuan geratzen diren prozesu teknikoak hurbilduko dizkio bisitariari.
3 min.
3 min.