Bildumako piezak ikuspegi hurbil eta
espezializatu batetik ezagutzeko
aukera ematen duen gune berezia.
Biltegi bisitagarriak esperientzia gidatu bat proposatzen dio bisitariari, erakusketa-ibilbidean sartzen ez diren objektu antropologikoak hurbiltzeko eta bildumaren kudeaketa eta kontserbazioa ahalbidetzen duten prozesu teknikoak erakusteko.
Gune hau zainketaren eta dibulgazioaren arteko topagune gisa jaio da. Materialtasunagatik, tipologiagatik edo jatorriagatik hautatutako hainbat objektu biltzen ditu, erakusketa-diskurtso orokorretik aldentzen den beste ikuspegi batetik aurkeztuak. Horrela, piezen ezaugarri formalak, haien testuingurua eta ondare-balioa azpimarratzen dira.
Bisita talde txikietan egiten da, eta beti Museoko langileek lagunduta, piezen kontserbazio egokia eta erregistro, katalogazio, zaharberritze, prebentziozko kontserbazio edo maileguen prestaketa lanei buruzko azalpen zehatza bermatuz.
Edukia aldian behin berrituko da, bildumako aukeraketa berriak txertatuz eta ondarean ikuspegi hurbilago, teknikoago eta espezializatuago batetik sakontzera gonbidatzen duen esperientzia aldakorra eskainiz.
Inprimaki honen bidez, Biltegi bisitagarriarekin lotutako kontsultak, eskaerak edo iradokizunak bidal ditzakezu.