• DENDA
  • SARRERAK

Sormen laborategia

Sormen laborategiak ondarearen irakurketa berriak arakatzen
ditu, ikerketaren, esperimentazioaren eta kultura zein
gizarte eragileekiko lankidetzaren bidez.

Sormen laborategia gure ondarearen irakurketa berriak arakatzeko lan-ildo bat da: batzuetan objektuetan sakonduz, beste batzuetan testuinguruetan; baita kontakizun berriak probatuz edo begiradak ustekabean gurutzatuz ere.

Museoa, horrela, komunitatean ezagutzeko, imajinatzeko eta sortzeko leku bihurtzen da. Partekatutako proiektuetan eta sareko lanean sinesten dugu. Horregatik, koprodukzioak bultzatzen ditugu eta formatu berriekin esperimentatzen dugu beste kultura eta gizarte eragile batzuekin batera.

Laborategi hau ez da gurea bakarrik. Hemen lekua izan dezakeen proiekturen bat baduzu, entzun egin nahi dizugu eta zurekin batera aukerak aztertu.

Harremanetarako inprimakia

Inprimaki honen bidez, Sormen laborategiarekin lotutako kontsultak, eskaerak edo iradokizunak bidal ditzakezu.