Euritarako jaka tolesgarri beixa. Botoi marroiak ditu, lepo txikia, mahuka luze doigarria eta poltsikoak alboetan. Belarridun gerrikoa du —metalezkoa—, bai eta triangelu-formako zapia eta pieza guztiak gordetzeko poltsa ere. Jendeak Piuma d’Oro deitzen zion, marka horretakoa baitzen Bilbon saldu zen zira. Arrakasta handia izan zuen bilbotarren artean.
Galeria