• DENDA
  • SARRERAK

Jardunaldiak

Euskal Museoa Bilbaok Musika Bizi zikloa berria estreinatzen du, eta zuzeneko musikaz beteko du bere Klaustroa

Urria 15, 2026

Azaroa 19, 2026

Bizkaiko erakundeak egitarau egonkor bat jarri du abian, ondarea eta sorkuntza artistikoa herritarrengana hurbilduko dituena zuzeneko musikaren bitartez

Lehenengo bi emanaldiak urriaren 15ean eta azaroaren 19an izango dira, 19:30ean, museoko Klaustroan

Sarrerak 3 euro balio du eta museoko web-orrian eta leihatilan eros daiteke

Bilbon, 2026ko urriaren 13an. Euskal Museoa Bilbaok Musika Bizi egitarau berria abian jarri du, jarraitzezko asmoz jaio baita, eta museoa musikak ondarearekin hitz egiteko eta bisitariarentzat esperientzia berriak sortzeko gunea bilakatzeko asmoa du. Zikloaren helburua da museoko eskaintza kulturalaren barruan hitzordu egonkor gisa finkatzea, bai eta interpreteen, publikoaren eta ondare-ingurune paregabearen arteko topaketa bultzatzea ere.

Ekimena urrian hasiko da Musika Biziren espiritua islatzen duten bi proposamenekin: genero eta formatu ezberdinetara irekitako programazioa, non lurraldeko taldeek eta euskal musikaren aberastasunak protagonismoa izango duten.

Lehenengo hitzordua urriaren 15ean izango da, 19:30ean, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoarekin, Amagoia Loroñok zuzenduta. “Zure auzoan gozatzeko musika” izenburupean, kontzertuak bidaia bat proposatzen du nazioarteko eta euskal musikaren klasiko herrikoietan barrena, Europa erdialdeko erritmoetatik hasi eta gure lurraldeko doinuetaraino, publikoa zuzenean hunkitzeko helburuarekin.

Zikloak azaroaren 19an jarraituko du, 19:30ean baita ere, San Anton Abesbatzaren emanaldiarekin, zeinak abesbatza-musika Bilboko Euskal Museoko Klaustrora eramango baitu, programazio berri honen sorrerak ekarriko duen proposamen aniztasuna indartuz.

Emanaldiak ordubete ingurukoak izango dira. Sarrerak 3 euro balio du pertsonako eta Euskal Museoa Bilbaoren webgunean (www.euskalmuseoa.eus) edo museoko leihatilan eros daiteke.

Agenda

Urriak 15

19:30–20:30 · Klaustroan

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

Zure auzoan gozatzeko musika (Zuzendaria: Amagoia Loroño)

 

Azaroak 19

19:30–20:30 · Klaustroan

San Anton Abesbatza

Abesbatza emanaldia Bilboko Euskal Museoko Klaustroan

 

Xehetasun praktikoak

Sarrera: 3 € pertsonako

Aurretik erreserbatzeko: www.euskalmuseoa.eus edo leihatilan

Ordutegia: 19:30–20:30

Museoaren web-orrian edo leihatilan

 

Urria 15, 202619.30h.

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

Azaroa 19, 202619.30h.

San Anton Abesbatza