• DENDA
  • SARRERAK

Proiekzioa

“Norberaren gela | Una habitación propia” dokumentalaren proiekzioa + Komisario bisita

Apirila 14, 2024

“Kameratik orratzera” erakusketaren harira, Euskal Museoa Bilbaok eta La Encartada Fabrika-Museoak “Norberaren gela | Una habitación propia” dokumentalaren proiekzioa eta komisarioek egingo duten bisita bat eskaintzen dituzte.
Lehen euskal emakume argazkilari eta 1900 inguruko Bilboko aitzindari izandako Eulalia Abaituaren argazkiak dira Ainhoa Urgoitia zuzendariak aurkeztutako duen dokumentalaren abiapuntua. Hainbat emakume argazkilariri Abaituaren irudietako bat aukeratu eta proiektu propio bat egiteko eskatuz, sortzaileen arteko elkarrizketa bat hasi eta bata eta bestearen arteko loturak azaleratzen dira.
Ondoren, erakusketaren bisita bat eskainiko da komisarioen eskutik. Abaituaren argazkietatik abiatuta, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Bilboko eta inguruko emakume langileen janzkera islatzen duten lau emakume-jantzi eredu dira proiektu horren ardatza.
Apirila 14, 202412.00h.

EZINBESTEKO ERRESERBA:

laencartada@bizkaia.eus
946 800 778