1935eko apirilaren 11n Bilboko Club Deportivon jokatu zen lagunarteko pilota-partidaren marrazkia. Ramón Basterra (Aitona) palista amateurra eta Pablo Elguezabal (Kirru) eta Justo Juaristi (Artazo) banakako eskulariak aritu ziren elkarren aurka. Estilo abangoardistako bolumen eta irudi geometriko sinplez eginak dira haien erretratuak.