• DENDA
  • SARRERAK

Atunetarako txaluparen maketa

Atunetarako txaluparen maketa

1:15 eskalan egindako atunetarako txalupa ireki baten erreprodukzioa. Txalupa haundi esaten zitzaion, eta bi masta hirukoitz eta tertzio-belak zituen. Euskal ontzioletan egindako alturako arrantza-ontzi nagusiak izan ziren, pixkanaka lurrun-ontziak nagusitu zirenean desagertu zirenak. 

Hegaluzea arrantzatzeko nahiz bisiguaren kosteran erabiltzen zen; ontziak arraunak zituen, maniobrak egiteko eta portutik sartzeko eta irteteko.

Maketak Ondarroako (Bizkaia) portuan inskribatutako Goizeko Izarra irudikatzen du eta Bilboko Astilleros Euskaldunan egin zen 1924an.

  • Obra mota: Atunetarako txaluparen maketa
  • Aroa: XX

Galeria

Galeria

Obraren fitxa

  • Inbentario zk./Siglak: AAAA/1078
  • Egilea: Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques S.A.
  • Data: c. 1910
  • Teknika eta euskarria: Pago-egur zizelkatua eta mihiztatua, metalezko elementuekin, kotoizko ehunezko belak eta harizko sokateria, margotua eta bernizatua.
  • Neurriak: 117 x 103 x 25,5 cm
  • Sarrera-data eta datuak: Ramon de la Sota eta Aburtoren dohaintza 1926an