Juan Carlos Eguillorrek diseinatutako eta Artes Gráficas Grijelmok inprimatutako kartel ezaguna, demokrazian ospatutako Bilboko lehen jai herrikoietarako egina. Jai-batzordearen enkarguz egin zen kartela, eta herriko erraldoi eta buruhandiz inguratutako txistulari bat ageri du, Bilboko armarriaren eta jai-egutegiaren ondoan.