Prisma-forma angeluzuzeneko sukaldea. Tamaina desberdinetako hiru erregailu ditu eta, haien gainean, estalki eraisgarria. Aurrealdeko panelean, kontrol-aginteak, argindarraren etengailua eta erlojua dauzka. Labeak kristalezko atea eta erretilu erregulagarriak ditu. Butanozko sukaldeak egiten Espainiako lehenbizikoetakoa izan zen EDESA enpresa bizkaitarra.
Galeria