Egurra eta ikatza erretzen dituen sukalde ekonomikoa. Baranda du inguruan, bi suko txapa eta jakiak erretzeko hiru labe, erretilu eta guzti. 1942–1945 epean egina da, Bilboko Sagardui-Hijos galdategian (1845). «Txapa» deitu ohi zitzaion sukalde-mota horri. Bilboko Plaza Barriko Víctor jatetxean egon zen martxan 1998ra arte.
Galeria