Elementu hauek osatzen dute triptikoa: kalbarioaren eszena irudikatzen duen erdiko oholak eta alboko oholek, non Pedro
de Novia y Castillo eta Marina Usso de Uribarriren erretratuak baitaude. 1551n ezkondu ziren Pedro eta Marina, eta eurek
sustatu zuten Novia sendiaren lotura bikoitza eta maiorazkoa. Jada desagertua den Elejabarriko San Joan baselizan (Abandoko elizatean) zegoen triptikoa.
Galeria