• DENDA
  • SARRERAK

Gazta egiteko prentsa

Gazta egiteko prentsa

Egurrezko tresna da, lau hanka zilindrikoren gainekoa eta oinarri angeluzuzena duena. Oinarriaren alde txikietan bi azkoin edo torlojuz zeharkatuta dago, bi langetarekin lotzen direnak, bata oinarriaren azpian eta bestea langetaren gainean, eta ese formako bi giltza edo azkoin. Oinarriaren erdian hustubidea duen beheragune bat egin da, eta haren gainean, barrunbean txertatzen den forma zirkularreko taula bat. Goiko langetak oinarrizko egitura duten motibo geometrikoen tailuak ditu.
Molde baten barruan esne gatzatuaren masa erdi solidoa prentsatzeko erabiltzen zen, Idiazabal ardi-gazta egiteko beharrezko urrats gisa.

  • Obra mota: Gazta egiteko prentsa

Galeria

Galeria

Obraren fitxa

  • Inbentario zk./Siglak: 1981/0629
  • Data: XX. mendearen lehen erdia
  • Teknika eta euskarria: Zura
  • Neurriak: 54 x 51 x 36 cm
  • Sarrera-data eta datuak: Erosketa, 1973