Prozesio-gurutzea, zur landu eta polikromatuzkoa. Aurrealdean, Kristo ageri da, gurutziltzaturik, gurutzearen muturretan aingeruak dituela; atzealdean, berriz, Ama Birjina eta tetramorfoak. Mazo hexagonal bat du, apostoluen miniaturez apaindua. Hasieran, Bizkaiko Bermeo herrian dagoen Izaro uharteko frantziskotar obserbanteen komentukoa izan zen.
Galeria