Emakumeentzako janzki estutua, tul brodatuz egindako bularralde karratua eta azabatxezko aplikazioak dituena. Gazazko lepo garaia du, mahuka estua —sorbaldan, harrotua— eta gerri-zerrenda gainjarria. Perun jaio eta 1880an Bilbon ezkondu zen Emilia M. del Socorro Ygartua Andracarena izan zen.
Galeria