Kotoizko muselinazko musuzapia, tafetazko lotailuz ehundua. Eskuz brodatuak ditu motiboak; zulo-bordatuak, berriz, irtengunez errematatuak. Landare-irudiz apaindua dago bi angelutan, eta oxkar-errematea du inguru osoan. Antz handia du Eulalia Abaituaren argazkietan eta Alberto Arrueren lanetan ageri direnen beste zapi batzuena.