• DENDA
  • SARRERAK

Bilboko Kontsulatuaren Artxiboko ateak

Bilboko Kontsulatuaren Artxiboko ateak

Zurezko bi orri trinkoko ateak, laurdenetan zizelkatuta. Bilboko Kontsulatuaren Artxiboko bulegoetara sartzeko eraiki ziren; eraikin hori San Anton elizaren eraikin erantsian zegoen eta bertan, era berean, Bilboko Udaletxea zegoen. Eraikin hori 1895ean eraitsi zuten, gaur egungo Erribera kalea ireki eta Atxurirekin zuzenean lotzeko.

Alde nagusia urre-kolorekoa da eta lore-motiboekin landuta dago; atzealdekoa, berriz, zuriz margotuta dago. Burdina moztuko sarraila-zuloa du, koroaz errematatua dagoen arrano bizefaloaren formakoa, bai eta helduleku-segurtagailua ere.

Bilboko Kontsulatua 1511n sortu eta 1829an indargabetu zen merkataritza-erakundea izan zen. Hiribilduko merkatariak, garraiolariak eta ontzi-maisuak biltzen zituen, eta itsasoko merkataritza trafikoa arautu eta kontrolatzeaz arduratzen zen, jurisdikzio pribatiboa erabiliz eta bertako Ordenantzetan jasotako lege multzo propio batek arautuz.

  • Obra mota: Puertas del Archivo del Consulado de Bilbao
  • Aroa: XVIII

Galeria

Galeria

Obraren fitxa

  • Inbentario zk./Siglak: AAAA/5012
  • Data: XVIII
  • Teknika eta euskarria: Zur landua, zizelkatua, urreztatua eta polikromatua.
  • Neurriak: 270 x 200 cm.
  • Sarrera-data eta datuak: Bilboko Udalaren gordailua 1973an.