Taula angeluzuzena, luzetarako muturrak zabalduak eta eskutokiak dituena. Alde bietan dauzka taillatuta motibo geometrikoak. Familiaren hilobian ipintzen zen, elizan, luto-garairako argi-olata gisa. Etxeko andreak edo serorak pizten zuen erlijio-errituetan. Altzolako Mispil-barreneko baserritik ekarria da (Elgoibar, Gipuzkoa).
Galeria