Lozazko zutabea, urdin-koloreko lorez, elementu geometrikoz, girlandaz eta zerrendaz apaindua. Erruki Etxeko fabrikan egin zen, gaur egun Euskal Museoa Bilbao Museo Vascoren egoitza dagoenean. Bizkaiko Aulestiko San Joan Bataiatzailearen elizako presbiterioko harmailetatik ekarria da. Han, bikotea osatzen zuen beste zutabe batekin, eta biak loreontziz horniturik zeuden.
Galeria