• DENDA
  • SARRERAK

Ezagutu Ra Asensiren “Uhinak” erakusketa, doako bisita gidatu baten bidez

Abuztua 18, 2026

Bisitak 2026ko irailaren eta abenduaren artean egingo dira Bilboko Euskal Museoan

Izena emateko, jo ezazu erreserbak@euskalmuseoa.eus helbide elektronikora edo 946 076 548 telefono-zenbakira.

Euskal Museoa Bilbaok 30 minutuko doako bisita gidatuak eskaintzen ditu Ra Asensiren “Uhinak” aldi baterako erakusketarako. Aukera ona da erakusketa ezagutzeko eta artistaren lanen eta museoaren bildumaren artean ezartzen den elkarrizketan sakontzeko.

Egunak eta ordutegiak:

  • Irailaren 24an · 17:00 etan gaztelaniaz / 18:00 etan euskaraz
  • Urriaren 29an · 17:00 etan euskaraz / 18:00 etan gaztelaniaz
  • Azaroaren 26an · 17:00 etan gaztelaniaz / 18:00 etan euskaraz
  • Abenduaren 17an · 17:00 etan euskaraz / 18:00 etan gaztelaniaz

Bisitaldi bakoitzean 15 pertsona izango dira gehienez.

Erreserbatu zure lekua erreserbak@euskalmuseoa.eus helbide elektronikoan edo 946 076 548 telefono-zenbakira deituta.

Uhinak erakusketari buruzko informazio gehiago hemen

Galeria

Beste prentsa-ohar batzuk