Urria 10, 2026
Abendua 19, 2026
Programako jarduerak urritik abendurako larunbat guztietan izango dira eta 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako parte-hartzeko eta sormena lantzeko proposamenak izango dira
Saioetan, jokoen, esperimentazioaren eta hizkuntza artistikoen bitartez ezagutuko dituzte museoko bildumak, espazioak eta ondarea
Guztira hamabi jarduera izango dira. Jarduera bakoitzak bi euroko prezioa izango dute eta gehienez ere hamabost pertsonak parte hartu ahal izango dute saio bakoitzean
Parte hartzeko beharrezkoa da Euskal Museoaren web-orrialdean izena ematea: www.euskalmuseoa.eus
Euskal Museoa Bilbaok martxan jarri du “LOTURAK. Familia programa”, familiak eta museoa elkartzeko topagunea izango dena. Programa horren bidez jendea euskal kulturara eta haren ondarera hurbiltzea erraztu nahi da, ikuspegi parte-hartzaile, esperientzial eta egokitu batetik.
2026ko urritik 2027ko ekainera, larunbatero, 17:00etan, museoak bere bilduma, espazio eta ondarera hurbiltzeko proposamen berriak eskainiko ditu. Jarduerak batez ere Euskal Museoko Hezkuntza taldeak diseinatu eta dinamizatuko ditu eta ikaskuntza esperimentazioarekin eta sorkuntzarekin uztartuko dute.
Lehen hiruhileko honetan, programazioak hamabi jarduera proposatzen ditu, museoko bildumekin, erakusketekin eta bestelako ekimen kulturalekin lotuta egongo direnak. Horien artean izango dira sorkuntza-tailerrak, eta musikarekin, zeramikarekin, ehunekin, ondarearen kontserbazioarekin edo euskal tradizioekin lotutako proposamenak.

URRITIK ABENDURAKO PROGRAMAZIOA
Urriak 10 — Mikeldi biziberritzen
Zer ikusten dugu Mikeldi begiratzen dugunean? Animalia bat, irudi bat, forma bat…? Familiek zenbait ikuspegitatik begiratuko dute Mikeldi beregan ezkutatzen diren irudiak eta formak deskubritzeko. Haren silueta, forma eta testura baliatuko dituzte bildumako pieza honetan inspiratutako animalia bat sortzeko.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Urriak 17 — Egin dezala soinu museoak!
Museoan dauden musika-tresnetan inspiratuta, familiek materialak berrerabiltzeko aukerak ikasiko dituzte, eta birziklatutako materialekin sortuko dituzte beren instrumentuak, ondoren horiekin musika egiteko.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Urriak 24 — Paisaiak harrapatzen
Zer da paisaia bat? Ikusten dugun hori besterik ez? Bildumako piezetatik abiatuta, parte-hartzaileek Euskadiko zenbait paisaia ezagutuko dituzte eta koloreekin, formekin, testurekin eta oroimenekin esperimentatuko dute euren paisaia artistikoa sortzeko.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Urriak 31 — Buztin biziak!
Uhinak “erakusketa zeramikaren eta buztingintzaren mundura hurbiltzeko abiapuntua izango da. Bidean, irudiz eta eszenaz apaindutako zeramiken beste adibide batzuk ere aurkituko ditugu. Amaitzeko, zeramikak irudi dibertigarriekin eta collageekin apainduko dira.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Azaroak 7 — Egun batez zaharberritzaile Euskal Museoan
Parte hartuko duten familiak zaharberritzaile bihurtuko dira egun batez, eta museoko piezak nola zaintzen eta zaharberritzen diren ikasiko dute. Ondarea kontserbatzeko materialak, kalte motak eta irtenbide posibleak ezagutuko dituzte.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Azaroak 14 — Gure armarri familiarra
Museoko piezetan dauden armarri eta sinboloetatik abiatuko dira familiak eta horien istorioak eta esanahiak ezagutuko dituzte. Ondoren, beren armarria diseinatuko dute, koloreekin, marrazkiekin eta irudikatzen dituzten elementuekin.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Azaroak 21 — Txikitelar
Ehungailua izango da abiapuntua ehunen mundura hurbiltzeko eta hariekin, koloreekin eta testurekin esperimentatzeko. Familia bakoitzak bere ehuna sortuko du.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Azaroak 28 — Modelaketa-tailerra
“Uhinak” erakusketa eta museoko bilduma baliatuko dira ur-lusuilen historiari eta horiek egiteko prozesuari buruz ikasteko. Parte-hartzaileek euren lusuila modelatu eta dekoratuko dute.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Abenduak 5 — Euskararen Tximeleta
Familiek gure kulturarekin eta tradizioekin lotutako euskarazko hitzekin jolastuko dute hitzekin eta mezuekin apaindutako tximeleta koloretsu bat sortzeko.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Abenduak 12 — San Tomas dator!
San Tomas azokaren jatorria eta bertan aurki ditzakegun produktuak ezagutuko dituzte jarduera honetan. Hala, egun horrek landa- eta jai-tradizioekin duen lotura ikasiko dute.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
Abenduak 19 — Zein formarekin egiten du soinua zure ahotsak?
Familiak ‘Uhinak ‘erakusketatik abiatuko dira ahotsak, oroitzapenak eta mugimenduak forma artistiko bihurtzeko moduak aztertzeko. Gorputzak, argia, itzalak eta soinua erabiliko dituzte ahotsa irudikatzeko eta irudi tridimentsional bihurtzeko.
Ordutegia: 17:00-18:30
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Adina: 4-10 urte
Prezioa: 2 € parte-hartzaile bakoitzeko.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
• Jarduera guztiak larunbatetan izango dira, 17:00etatik 18:30era, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta egongo dira.
• Parte-hartzaile bakoitzeko bi euroko prezioa izango du, eta gehienez hamabost pertsonak parte hartu ahal izango dute saio bakoitzean. Jardueran parte hartzeko taldeek gehienez heldu bat eta bi haur izango dituzte.
• Erreserba egiteko, joan Euskal Museoaren web-orrialdera (www.euskalmuseoa.eus) edo Museoko harrerara.
Programazio berri honekin, Euskal Museoak familientzako proposamena zabaldu du, eta museoaren ondarea eta bildumak belaunaldi berriei hurbiltzearen alde egin du, euskal kulturari lotutako esperientzia parte-hartzaileen eta sortzaileen bidez.

Mikeldi biziberritzen
Egin dezala soinu museoak!
Paisaiak harrapatzen
Buztin biziak!
Egun batez zaharberritzaile Euskal Museoan
Gure armarri familiarra
Txikitelar
Modelaketa-tailerra
Euskararen Tximeleta
Santo Tomás dator!
Zein formarekin egiten du soinua zure ahotsak?
Urria 3, 2026
Urria 7, 2026
Urria 8, 2026
Urria 14, 2026
Urria 21, 2026
Urria 22, 2026
Urria 28, 2026
Urria 15, 2026
Azaroa 19, 2026
Iraila 24, 2026
Urria 29, 2026
Azaroa 26, 2026
Abendua 17, 2026