Euskal Museoa Bilboko Zazpi Kaleetan dago, Miguel Unamuno plazan. Museorako sarrera nagusia Gurutze kalean dago.
Gurutze Kalea, 10
48005 Bilbao, Bizkaia
Museora garraio publikoan, oinez edo bizikletaz etortzea gomendatzen da, bisita jasangarriagoa izan dadin.
Zazpi Kaleak / Casco Viejo geltokia, Unamuno irteera.
Arriaga edo Erribera geralekuak.
RENFE, Bilbo Abando geltokia.
Euskotren, Zazpi Kaleak / Casco Viejo-Bilbo geltokia.
Bilbaobizi zerbitzuko bizikletak utzi edo hartzeko gune hurbilenak hauek dira:
Zure bizikletaz bazatoz, Miguel Unamuno plazan, museoaren aurrean, jarritako aparkalekua erabil dezakezu.
Taxien geraleku hurbilena Areatza kalean dago.
Museoak ez du bisitarientzako aparkalekurik.
Areatzako aparkalekua museotik 500 metrora dago, eta baimendutako gehieneko altuera 2,13 metrokoa da.
Inguruko udal-aparkalekuak ordainpekoak dira, parkimetro bidez.