Kotoi gordinezko zakua, gorriz eta urdinez inprimatua, «King Cane» motako 100 libra azukre huts hartzen zituena. José Arechabala SA enpresa-taldeak Kubako Cárdenasen ekoitzia zen azukrea. Enpresaburu bizkaitar oso aberatsa zen José Arechabala Aldama, eta, besteak beste, zenbait azukre-sail eta alkohol-destilategi kudeatu zituen 1878tik.