Zur trinkoko aulki baxua; bizkarralde altua du —hirugarren hankaren luzapena—; helduleku gisa —eta apaingarri—, berriz, bihotz-formako zulo bat. Eserleku irregularra, ingude-motakoa; hiru hanka ditu, horietatik bi aurrealdean, inklinatuak. Ertz fazetatuak ditu; bizkarraldeak, berriz, uhinak ditu apaingarri, eta RP letrak grabaturik. Urdaibai eskualdetik ekarria (Bizkaia).
Galeria