• DENDA
  • SARRERAK

Ostietarako moldea

Ostietarako moldea

Kurrika moduan artikulatutako metalezko moldea du, eta, bertan, eszena erlijiosoak eta grafia gotikoa. Sagaratu gabeko bi tamainatako ostiak egiteko erabiltzen zen, irin- eta ur-ore batean berozko presioa eginez. Irudiak orean grabatuta geratzen ziren, errituaren arabera banatuak. Meotzetik ekarria (Nafarroa).

  • Irudikatutako lekua: Nafarroa
  • Obra mota: Objektu erlijiosoak
  • Aroa: XV

Galeria

Galeria

Obraren fitxa

  • Inbentario zk./Siglak: 1990/3764
  • Data: XV. mendekoa
  • Teknika eta euskarria: Burdina forjatuz eta zizelkatuz egina
  • Neurriak: 82,5 x 8,5 x 16 cm
  • Sarrera-data eta datuak: Antxon Agirre Sorondo jaunaren dohaintza (1994)