• DENDA
  • SARRERAK

Mikeldi

Mikeldi

Eskultura zoomorfo biribila, modu eskematikoan animalia bat irudikatuz hareharrizko bloke bakarrean zizelkatua. Bere hanken artean eta sabelaren azpian disko bat duen ordotsa da. Hainbat interpretazio ematen dira eskultura hauen esanahiari, funtzioari eta kronologiari buruz, aho bateko adostasunik gabe. Mikeldi irudiari buruzko lehen aipamena 1634koa da; 1896an Mikeldiko San Bizente ermitaren ondoan jarri zen, Durangon, Bizkaian, eta 1920an Museoko klaustrora eraman zuten eta bertan dago ordutik.

  • Obra mota: Mikeldi
  • Aroa: V a.C. - I a.C.

Galeria

Galeria

Obraren fitxa

  • Inbentario zk./Siglak: AAAA/0205
  • Data: V - I a.C.
  • Teknika eta euskarria: Landutako hareharria
  • Neurriak: 130 x 190 x 71 cm
  • Sarrera-data eta datuak: Larrañaga Ortueta familiaren gordailua, 1920