• DENDA
  • SARRERAK

Lagunak

Lagunak topaketa esklusiboak

Uztaila 2, 2026

Uztaila 8, 2026

Euskal Museoak berriro ireki ditu ateak, erakundearentzat etapa berri baten hasiera markatzen duen berrikuntza arkitektoniko eta museografiko handinahi baten ondoren. Proiektuaren berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da Lagunak (Museoaren Lagunak) atal berrituaren aurkezpena, Museoaren orainerako eta etorkizunerako funtsezko komunitatea baita.

Euskal Museoak eta bere patronoek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, eskerrik beroenak eman nahi dizkiete Lagunak osatzen duten guztiei. Haien konpromisoari eta ekarpenei esker, Museoak aurrera egiten, proiektu berriak garatzen eta euskal kultura-ondarea zaindu, ikertu eta zabaltzeko misioa indartzen jarrai dezake.

Esker on horren erakusgarri, Museoak zenbait jarduera eta abantaila berezi diseinatu ditu Lagunak kideentzat. Horietako lehenengoa hauxe izango da: Euskal Museo berritura iritsiko diren aldi baterako lehen bi erakusketak ezagutzeko aukera emango duten bi topaketa berezi.

Bilboko erraldoiak eta buruhandiak

Lagunak kideentzako bisita esklusiboa

  • Uztailak 2
  • 17:00 (gaztelaniaz)
  • 18:00 (euskaraz)

Aukera paregabea da Museoko klaustroan instalatutako erakusketa gertutik ezagutzeko eta hiribilduko tradiziorik adierazgarrienetako batera hurbiltzeko.

Uhinak

Topaketa Ra Asensi artistarekin eta erakusketaren komisarioa den Haizea Barcenillarekin

  • Uztailak 8
  • 17:00

Parte-hartzaileek Kukula gunean dagoen erakusketaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte bere sortzailearen eta komisarioaren eskutik. Topaketaren ondoren, erakusketaren inaugurazioan parte hartu ahal izango dute. Zehazki, egun horretan bertan egingo da, 18:00etan, Kukulan eta Museoko aire zabaleko terraza berrian.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 94 415 54 23 telefonora deitu beharko da.

Proposamen horiek hasiera baino ez dira. Euskal Museoak jarraitu egingo du Lagunak kideei zuzendutako ekimen, esperientzia eta jarduera esklusibo berriak bultzatzen, xedea hauxe baita: Museoaren eta Museoa posible egiten laguntzen dutenen arteko lotura sendotzen jarraitzea.

Eskerrik asko Bilboko Euskal Museoko kide izateagatik.

 

Uztaila 2, 202617.00h.

Bilboko erraldoiak eta buruhandiak:
Lagunak kideentzako bisita esklusiboa (gaztelaniaz)

Uztaila 2, 202618.00h.

Bilboko erraldoiak eta buruhandiak:
Lagunak kideentzako bisita esklusiboa (euskaraz)

Uztaila 8, 202617.00h.

Uhinak:
Topaketa Ra Asensi artistarekin eta erakusketaren komisarioa den Haizea Barcenillarekin