• DENDA
  • SARRERAK

Musika-emanaldia

Euskal Museoa Bilbaok Musika Bizi ekitaldiaren egitaraua handitu du, eta bi musika-ikuskizun gehiago eskainiko ditu

Abenduak 3, 2027

Urtarrilak 28, 2027

Hala, musika-zikloa abenduaren 3ra eta urtarrilaren 21era ere luzatuko da, entzuleak musika tradizionalera eta koralera gerturatzea xede duten proposamenekin.
Bilboko Udal Txistulari Bandak Urratsak izeneko kontzertua eskainiko du abenduan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioarekin eta Oinkari Dantza Taldearekin lankidetzan. Horrez gain, Ondarreta Abesbatzak kontzertu bat eskainiko du urtarrilean.
Bi-biak museoko klaustroan egingo dira, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak 3 € balio du, eta museoaren webgunean ez ezik, txarteldegian bertan ere eros daiteke.

 

Euskal Museoa Bilbaok Musika Biziren programazioa handitzen dihardu. Musika-ziklo hori denboran zehar irauteko asmoarekin sortu zen, eta bere xedea da museoa zuzeneko musikaren, ondarearen eta sorkuntza artistikoaren topagunea izatea. Ekimenak bi data berri gehitu dizkio bere egutegiari; musika-panoramaren dibertsitatea eta aberastasuna islatzen duten bi proposamen, alegia.

Lehen hitzordua , abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Bada, Bilboko Udal Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du, Urratsak izenburupean. Gainera, musika eta dantza tradizionala uztartuko dituen ikuskizun horretan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleek eta Oinkari Dantza Taldeak parte hartuko dute.

Musika-zikloak urtarrilaren 28an ere jarraituko du, Ondarreta Abesbatzak kontzertua eskainiko baitu arratsaldeko 19:30ean. Ikuskizun horri esker, musika korala entzungai egongo da Euskal Museoa Bilbaoko klaustroan eta, beraz, entzuleek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute ondare-ingurune berezi batean.

Bi ikuskizun horiei esker, Musika Bizi ekitaldiak museoaren kultura-programazioaren proposamen iraunkorra izaten jarraitzen du, zeinak ateak irekitzen baitizkie genero, formatu eta musika-talde ezberdinei.

Agenda

2026ko abenduaren 3an

Arratsaldeko 19:30ean, museoko klaustroan

Urratsak

Bilboko Udal Txistulari Banda, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleekin eta Oinkari Dantza Taldearekin lankidetzan.

 

2027ko urtarrilaren 28an

Arratsaldeko 19:30ean, museoko klaustroan

Ondarreta Abesbatza.

 

Xehetasun praktikoak

Tokia: Euskal Museoa Bilbaoko klaustroa.

Ordua: Arratsaldeko 19:30ak

Sarrera: 3 € pertsonako.

Sarrerak erosteko: www.euskalmuseoa.eus eta museoko txarteldegian.

Abenduak 3, 202719.30h.

Urratsak
Bilboko Udal Txistulari Banda

Urtarrilak 28, 202719.30h.

Ondarreta Abesbatza.