• DENDA
  • SARRERAK

LAGUNAK. Euskal Museoak “Uhinak” erakusketara bisita gidatua egitera gonbidatzen zaitu Ra Asensiren eskutik

Urria 2, 2026

Euskal Museoak berriro ireki ditu ateak, erakundearentzat etapa berri baten hasiera markatzen duen berrikuntza arkitektoniko eta museografiko handinahi baten ondoren. Proiektuaren berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da Lagunak (Museoaren Lagunak) atal berrituaren aurkezpena, Museoaren orainerako eta etorkizunerako funtsezko komunitatea baita.

Euskal Museoak eta bere patronoek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, eskerrik beroenak eman nahi dizkiete Lagunak osatzen duten guztiei. Haien konpromisoari eta ekarpenei esker, Museoak aurrera egiten, proiektu berriak garatzen eta euskal kultura-ondarea zaindu, ikertu eta zabaltzeko misioa indartzen jarrai dezake.

Esker on horren erakusgarri, Museoak zenbait jarduera eta abantaila berezi diseinatu ditu Lagunak kideentzat. Horietako bat topaketa berezi bat izango da, Euskal Museo berritura iritsi den lehen aldi baterako erakusketa ezagutzeko aukera emango duena.

Uhinak
Topaketa Ra Asensi artistarekin

  • Urriak 2
  • 18:00 h

Parte-hartzaileek Kukula gunean dagoen erakusketaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte bere sortzailearen eskutik.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 94 415 54 23 telefonora deitu beharko da.

Proposamen hau hasiera baino ez da. Euskal Museoak jarraitu egingo du Lagunak kideei zuzendutako ekimen, esperientzia eta jarduera esklusibo berriak bultzatzen, xedea hauxe baita: Museoaren eta Museoa posible egiten laguntzen dutenen arteko lotura sendotzen jarraitzea.

Eskerrik asko Bilboko Euskal Museoko kide izateagatik.

Urria 2, 202618.00h.
Topaketa Ra Asensi artistarekin