Kutxa angeluzuzenaren forma duen hautetsontzia. Bi konpartimentutan dago banatua, eta tapa lerrakorra du, non etxe bat eta itsasontzi bat ageri baitira, lerro batez bereizita. Bizkaiko Lekeitio herriko San Pedro Kofradiak erabiltzen zuen, eguraldi oso txarra egiten zuenean itsasoratu (itsasontzia) ala lehorrean (etxea) geratu erabakitzeko.
Galeria