• DENDA
  • SARRERAK

Kutxa 

Kutxa 

Prisma-formako edukiontzi gisako altzaria, ohi baino gorputz luzeagokoa eta estalki laukoa. Lurreraino iristen diren zutoin luzeak ditu, hezetasunetik isolatzeko. Lau panel ditu aurrealdean, ezpainzapi gisara tolestutako oihal-bikote taillatuetan mihiztatuak. Flandriako ereduak inspiraziotzat hartuta egin zen eta Muñatones ostatutik ekarria da (Somorrostro, Bizkaia). 

  • Irudikatutako lekua: Bizkaia
  • Obra mota: Mobiliario
  • Aroa: XVI

Galeria

Galeria

Obraren fitxa

  • Inbentario zk./Siglak: AAAA/3481
  • Data: XVI. mendekoa
  • Teknika eta euskarria: Zur landuz eta taillatuz eta burdina forjatuz egina
  • Neurriak: 69 × 220 × 62 cm-koa
  • Sarrera-data eta datuak: Bizkaiko Foru Aldundiaren dohaintza (1973)