Ate handia da, eta bi orriko panelak eta lis-loredun burdinazko zumitzak ditu apaingarri. Erliebeak ditu sigi-sagak, ildaskak, besanteak, erronboak eta puntillak dituzten ezpainzapi-motako panel bertikaletan. Sondikako San Joan Bataiatzailearen parrokia izandakotik ekarria da. Eraitsi egin zuten eliza hori, Bilboko aireportua egiteko.