• DENDA
  • SARRERAK

Xabier Paya, Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko zuzendari nagusi berria

Ekaina 9, 2026

Bilbao Bizkaia Museoak erakundeak Euskal Museoa Bilbao, Bilboko Berreginen Museoa, San Frantzisko komentu zaharreko aztarnategia eta kanpoko gordailu bat kudeatzen ditu 

Sorkunde Aiarza, Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko egungo zuzendari kudeatzaileak, karguan jarraituko du 

Urte askotako hazkundearen ondoren Bizkaiko erakundeak zuzendaritza egitura indartzen du, Euskal Museoa Bilbao berriro ireki ondoren hedapen-aro berri bati ekiteko 

Bilbon, 2026ko ekainaren 9an. Bilbao Bizkaia Museoak erakundeak bere zuzendaritza indartu du Xabier Paya zuzendari nagusi izendatuz. Zuzendari nagusi berria zuzendaritza-taldean sartuko da, Sorkunde Aiarzarekin batera, eta azken honek zuzendari kudeatzailearen erantzukizunak mantenduko ditu. 

Izendapena Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatutako azken administrazio-kontseiluak onartu zuen, joan den martxoan hasitako hautaketa-prozesu baten ondoren. 

Erakundea hazteko eta dimentsionatzeko prozesuaren esparruan eta Euskal Museoa Bilbao osorik berritu ondoren eta berriro ireki ondoren, beharrezkotzat jo zen arreta gehiago esparru artistikoan jarriko duen zuzendaritza-profil bat sartzea. Proiektuak azken urteotan izan duen bilakaerak nabarmen zabaldu du bere irismena, eta, beraz, figura hori funtsezkoa izango da erakundearen jarduketa-planean jasotako helburuetan aurrera egiteko. 

Datozen asteetan bertan Payak bere gain hartuko du Bilbao Bizkaia Museoak erakundearen zuzendaritza nagusia. Erakunde honek berreraiki berri den Euskal Museoa Bilbao, Bilboko Berreginen Museoa, San Frantzisko komentu zaharreko aztarnategia eta kanpoko gordailu bat kudeatzen ditu. Lan hau gerentziaren ardurarekin jarraituko duen Sorkunde Aiarzarekin batera egingo du. 

Zuzendaritza berri honen lan-ildo nagusien artean daude museoa euskal kulturaren erreferente gisa sendotzea, bere nazioarteko proiekzioa indartzea eta euskal ekosistema kulturalarekin duen loturan sakontzea. Helburua museoa tokiko kultur sektorearentzako, bertako artistentzako, herritarrentzako eta Bizkaia bisitatzen dutenentzako topagune gisa finkatzea da.

Xabier Paya, Getxo (Bizkaia) 1982. Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da EHUn, 2004. urtean.

Euskara 4. hizkuntza-eskakizuna (IVAP) egiaztatuta du, baita ingeleseko C2 maila eta frantseseko C1 maila ere.

Honako hauek egin ditu:

  • Euskal Kulturaren Transmisioari buruzko graduondokoa, Mondragon Unibertsitatean
  • Euskal Ikasketetako graduondokoa, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioan
  • Museoen Zuzendaritza eta Kudeaketako masterra, Mexikoko CLEA Unibertsitateak aitortua
  • Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Executive MBA masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean. Bikain aipamena
  • Europako Kultura Modernoei buruzko masterra, Birminghameko Unibertsitatean

Bere ibilbide profesionalari dagokionez GETXO KULTURAko zuzendaria izan da 2021etik 2026ra. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioarentzat ere lan egin du, kultur zuzendaritza bere gain hartuz.

Galeria

Beste prentsa-ohar batzuk