Urria 3, 2026
Urria 7, 2026
Urria 8, 2026
Urria 14, 2026
Urria 21, 2026
Urria 22, 2026
Urria 28, 2026
Museoak bisita gidatuak, familia-tailer bat, gordailu bisitagarria ezagutzeko bisita berezi bat eta euskal dantzari buruzko solasaldia eskainiko ditu
Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Museoaren webgunearen bidez: www.euskalmuseoa.eus
“Lau astez Euskal Museoa Bilbaok berriz ere ateak irekiko dizkio ondareari mugimenduaren, elkarrizketaren eta normalean ezkutuan egon ohi diren guneak bisitatzearen bidez herritarrak euskal kultura nola kontserbatzen, transmititzen eta beste era batera nola adierazten den deskubritzera gonbidatuz”.
Bilbon, 2026ko irailaren 24an. Euskal Museoa Bilbaok bat egingo du aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiekin urrian zehar garatuko den programazio bereziarekin. Ekimenaren ardatz ondarearen hauskortasuna, transmisioa eta kontserbazioa hartuta museoak lau jarduera proposatzen ditu, publiko ezberdinei zuzenduak, euskal ondarera hurbiltzeko modu berriak deskubritzeko.
Egitarauak barne hartzen ditu bisita gidatuak, mugimendua eta sorkuntza lantzeko familia-tailer bat, museoko gordailu bisitagarriaren bisita eta euskal dantzaren transmisioari buruzko solasaldia. Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik erreserba egin behar da www.euskalmuseoa.eus webgunean edo museoko harreran.
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan
“Euskal Ondarea” jarduerak gure kulturari forma eman dioten objektu, ezagutza eta bizimodu batzuk ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen du, kasu honetan fokua ondarearen hauskortasunean eta iraganaren eta orainaren arteko zubiak eraikitzeko beharrean jarriz.
Bisitak urriko asteazken guztietan izango dira, bi hizkuntzatan:
Urriak 7 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17:30ean.
Urriak 14 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17: 30ean.
Urriak 21 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17: 30ean.
Urriak 28 Euskaraz 17:00etan. Gaztelaniaz: 17:30ean.
Museoa Dantzan: gorputzarekin ondarea esperimentatzeko familia-tailerra
Programazioa urriaren 3an, larunbata, hasiko da, “Museoa Dantzan” ekimenarekin, DAB Dantza Konpainiaren euskarazko familia-tailerrarekin. Mugimenduaren eta gorputzaren sorkuntzaren bidez Museoaren espazioa, objektuak eta islatzen dituzten bizimoduak esploratzera gonbidatzen du. Proposamenak ondarea modu bizi eta sentsorialean aktibatzea du helburu.
Biltegiko atearen atzean: museoko lanik ezezagunena ezagutzea
Urriaren 8an, osteguna, “Biltegiko atearen atzean” bisita gidatua egingo da, museoan gutxien ikusten den lana ezagutzeko eta kontserbazioaren eta ondarearen hedapenaren arteko oreka delikatua ulertzeko. Bertaratzen diren pertsonak espazio batera sartuko dira, non objektuak diskurtso erantsirik gabe aurkezten diren, haien historia eta hauskortasuna agerian utziz.
Euskal dantza: hariak eta korapiloak, tradizioari eta berrikuntzari buruzko solasaldia
Programazioa urriaren 22an, ostegunean, amaituko da “Euskal dantza: hariak eta korapiloak -Danza vasca: hilos y enredos” hitzaldiarekin, euskal dantza transmititzeari, bere hauskortasuna eta bere esentzia galdu gabe mundu garaikidera egokitzeko beharrari buruzko hausnarketa gunea. Josu Garatek zuzendutako topaketan sektoreko profesionalek hartuko dute parte, hala nola Arnatz Ormaza, Paula Urquijo, Oier Araolaza eta Zibel Damestoy. Solasaldian jarraitutasunaren eta berrikuntzaren arteko oreka kultura-ondare biziaren funtsezko zati gisa jorratuko da.
Informazio praktikoa

Museoa Dantzan: gorputzarekin ondarea esperimentatzeko familia-tailerra
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Euskaraz
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Gaztelaniaz
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Euskaraz
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Gaztelaniaz
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Euskaraz
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Gaztelaniaz
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Euskaraz
Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan – Gaztelaniaz
Biltegiko atearen atzean: museoko lanik ezezagunena ezagutzea – Euskaraz
Biltegiko atearen atzean: museoko lanik ezezagunena ezagutzea – Gaztelaniaz
Euskal dantza: hariak eta korapiloak, tradizioari eta berrikuntzari buruzko solasaldia
Urria 1, 2026
Urria 31, 2026
Urria 2, 2026
Iraila 24, 2026
Urria 29, 2026
Azaroa 26, 2026
Abendua 17, 2026